2011/05/26

J-Clic a. Uretako animaliak



Hauek dira J-Clic programarekin egin ditugun uretako animaliei buruzko jokuak. Ea gustatzen zaizkizuen!

2011/05/25

Ingurumen Hezkuntza?

Web orri honetatik aterata


Ingurumen Hezkuntzarekin loturiko ekimen ugari daude gaur egun. Ekipamenduek, zeinbait eskolak, enpresek eta erakundeek antolatzen dituzte ingurumen hezkuntzaren inguruko ekimen horiek. Orokorrean, harrera ona izaten dute haur, irakasle eta gurasoen artean.
Ingurumen Hezkuntzaren funtsezko betebeharra hurrengo hau da: gaur egun zein etorkizunean suerta daitezken ingurumen arazoei aurre egiteko irtenbideak asmatzeko ahalmena duten pertsonak heztea.
Horrela bada, bultza dezagun Ingurumen Hezkuntza Haur Hezkuntzatik hasita!

2011/05/23

Gure Mapa kontzeptualak

Mapa kontzeptual hau egiteko erabili den lana gazteleraz dago eta lan honen izenburua honakoa da: "Aplicación de las nuevas tecnologías a la Educación Infantil y Primaria" ( web orri honetan aurkitu daiteke). Mapa kontzeptuala egiteko lan horren ondorioak erabili ditut eta Mindomo programarekin egin dut. Egilea: Amaia

Beste mapa kontzeptual hau egiteko, berriz, CMap Tools programa erabili dut. Interneten aurkitutako artikulu batean oinarritu naiz (web orri honetan aurkitu daiteke). Egilea: Nahikari

2011/05/21

Natura abestiak

Web orri honetan http://es.filesmap.com/mp3/CHzh/haur-kanta-euskal-musika-natura-txukun-eta-garbia/   aurkitu dugun kanta hau asko gustatu zaigu. Haurrentzako kanta bat da, oso ezaguna den arin arin bati letra jarri diote. Kantaren izenburua "Natura txukun eta garbia" da eta letra honakoa da: 

" Zaborrik gabe natura dugu
txit eder eta argia
manten dezagun geurea bada
txukuna eta garbia.

Ez utzi besteen eskuetan
zure ardura guztia
bakoitzak ahal duena eginez
zain dezagun izadia.

La lara la lara la
lara la la..."

Abestian, bitan errepikatzen dira aurreko bertsoak. Kanta oso polita dela iruditu zaigu, umeekin aproposa arlo desberdinak lantzeko. Musika aldetik, abesteko teknika lantzeko, baita euskal dantzak lantzeko ere, eta bestetik, umeek, natura zaintzeko garrantziaz kontzientzia hartu dezaten erabilgarria izan daitekeela uste dugu. 


(Irudi hau web orri honetan aurkitu dugu).

 

Inteneten aurkitu ditugu baita ere, web orri honetan zehazki, Takolo Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunen zenbait kanta. Kanta hauen bideoak ikus daitezke, eta letrak ere agertzen dira bideo hauetan. Hiru animalia desberdinen kantak dira: lehenengoa pinguino bati buruzkoa da, bigarrena Joxepa deitzen den behi batena eta hirugarrenak, Beltzi izeneko txakur eder baten istorioa kontatzen du. Oso politak dira hiru bideo hauek, ikusi nahi badituzu, hemen daukazu kanta bakoitzaren lotura:

Naturgune babestuak

Gorbeiako Parke Naturala (Web orri honetako irudia).


Araban dauden Naturgune babestuen artean, bost Parke Natural ditugu. Ondorengo hauek dira:
  • Valderejo Parke Naturala: Araban izendatu zen lehenengo Parke Naturala da. Arabako mendebaldean kokatuta dago. 3000 Ha. inguru dituena. Parkearen bihotzean Lalastra herria dago eta han aurkitu dezakegu Parkearen informazio zentrua, hau da, Parketxea.
  • Gorbeia Parke Naturala: Euskal Herrian oso ezaguna den mendia da Parkearen balorerik inportanteena. Parkearen iparraldea Bizkaian kokatua dago, eta hegoaldea Araban. Gorbea mendiaren tontorrean dagoen gurutzeak bi probintzia hauen muga zehazten du. Arabako zonaldeko Parketxea Sarria deituriko herritik kilometro batetara kokatua dago.
  • Izki Parke Naturala: Arabako hego-ekialdean kokatutako Parkea dugu. 9000 Ha inguru dituena. Parkearen barruan dagoen herri bakarra Korres da eta Parkearen inguruko informazioa nahi izanez gero, herri horretan kokatua dagoen Parketxera joan beharko ginateke.
  • Urkiola Parke Naturala: Bizkaia eta Araba probintzien artean banatuta dagoen Parkea dugu hau. Araban Ha. gutxi dituenez, Parkearen informazio zentrua Bizkaian dago kokatua, Urkiola mendatearen lekurik garaienean alegia.
  • Aitzkorri-Aratz Parke Naturala: Arabako Parke Naturaletatik berriena da hau. Gipuzkoa eta Araba artean kokatua. Arabako informazio zentrua Araia izeneko herrian kokatuko dute.


Valderejo Parke Naturala (Ardagaia elkartearen web orritik ateratako argazkia).

Parke Natural hauek, fauna, flora eta paisaiaren aldetik balore natural handiko tokiak dira, eta kulturalki ere oso aberatsak diren lekuak dira. Beraz, umeekin toki hauek ezagutzera joatea oso aukera ona dela uste dugu. Parke Natural hauetako Parketxeetako langileek, adin desberdinetako umeei zuzendutako ingurumen hezkuntzako jarduerak eskeintzen dituzte. Jarduera hauekin, mendiko ibilbide desberdinak egin daitezke Parke Natural bakoitzean dauden animalia eta landareen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzeko.
Ikasleei zuzendutako Ingurumen Kanpaina hauetan parte hartzeko Parke Natural bakoitzaren Parketxearekin kontantuan jarri behar zarete. Animatu zaitezte!

Gainera, Araban dauden Parke Naturalak alde batera utziz, badaude babesturiko beste leku interesgarriak ere, Gasteizko eraztun berdea adibidez. Honetan ere umeentzako ingurumen hezkuntzarekin erlazionatutako ekintza desberdinak antolatzen dira. Ekintza hauek, umeekin egiteko oso interesgarriak eta politak iruditzen zaizkigu. Animatu eta parte hartu!

HumedalSalburua2.jpg
Salburuako hezeguneak
(Web orri honetatik ateratako argazkia). 

Ura

Uraren zikloa (Irudi hau web orri honetan aurkitu dugu).


Denek dakigu gizakiontzako zein garrantzitsua den ura, baita beste izaki bizidunentzako ere, horien artean landareentzako eta animalientzako adibidez. Umeek hau ezagutzea oso inportantea da, baita uraren erabilpenak eta urarekin erlazionatuta dauden ingurumen arazoak ezagutzea ere. Lan sakon honekin hasteko, umeek uraren zikloa ezagutzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horretarako, interneten dauden irudietatik bat aukeratu dugu eta blogean sartzea erabaki dugu. Gainera, uraren zikloa azaltzen duen bideo bat ere ipini dugu ondoren. Web orri honetatik ateratako bideo hau uraren zikloa azaltzen du, baina Haur Hezkuntzako umeek ulertzeko zaila dela iruditzen zaigu. Gainera gazteleraz azaltzen du, baina hala eta guztiz ere, gure ustez baliabide egokia izan daiteke soinurik gabe jarrita eta irakaslearen euskarazko azalpen sinpleekin lagunduta. Ikusi ezazu ea ze iruditzen zaizun!






Ura eta zaborraren arteko arazoak umeek ezagutu ditzaten, hona hemen interneten aurkitu dugun bideoa. Oso era dibertigarrian azaltzen du uraren kutsaduraren arazoa eta umeentzako erakargarria izan daitekeela uste dugu. Baina bideo hau, aurrekoa bezela, gazteleraz dago. Beraz, pentsatu dugu egokia izan daitekeela irakasleak bideoari soinua kentzea eta ahots desberdinak jarriz, pertsonaiak imitatuz elkarrizketa euskaraz egitea.


(Bideo hau lotura honetan aurkitu dezakezu).

2011/05/03

Zaborra eta Birziklapena


(Argazki hau web orri honetan aurkitu dugu).

Munduan zaborrarekin daukagun arazoa ezaguna da. Herrialde garatuetako gizarte kontsumitzaile hauetan, zabor kantitate handiak sortzen ditugu. Ondoren, zabor hori zabortegi handietan  pilatzen dugu edo zabor erraustegietan erretzen dugu, eta honek guztiak, ingurumenean eragiten duen kaltea oso handia da. Herrialde azpigaratuetan ere arazoa handia da, askotan kontrolatu gabeko zabortegietan pilatzen da zaborra, batzuetan, aurreko argazkian ikus dezadegun bezela, ibaietan.......

Horregatik, umeekin zaborraren ingurukoa lantzea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, ez bakarrik ohikoa den bezala birziklapena, baizik eta landu beharrekoak honakoak izan beharko lirateke: erderaz 4Rak deritzogunak (reducir, reutilizar, reciclar, recuperar):

  • Gutxitu: ahal den heinean kontsumitutakoa gutxitu, "erabili eta botatzeko" gauzak sahiestuz....
  • Berrerabili: objektu bati, zaborrera bota aurretik, ahal den etekin handiena ateratzea, adibidez: plastikozko poltsa bat paperontzirako erabili...
  • Birziklatu: horretarako umeek ikasi behar dute zein material birziklatu daitezkeen, nola banatzen diren, zein ontzietara bota behar diren....
  • Berreskuratu: prozesu batean sortu den hondakin bat beste prozesu baterako erabiltzea da berreskuratzea.

(Web orri honetatik ateratako irudia).

(Argazki hau blog honetan aurkitu dugu).












Birziklapena umeekin lantzeko, modu dibertigarrian, fakultate honetako aurreko ikasturteko neska batek egindako blogean aurkitu dugun jokua oso interesgarria izan daitekeela uste dugu. Joku horretan, zabor mota desberdinak agertzen dira eta zabor bakoitza dagokion edukiontzian sartzea da bete beharreko helburua.